Thunderbird 3.1

Thunderbird 3.1k orain fitxak, bilatzaile hobea eta posta artxibatzeko aukera dauzka.

Eguneratzeko errazagoa

Orain errazagoa da Thunderbird 3.1era eguneratzea Thunderbird bertsio zaharragoetatik edo Outlook, Outlook Express edo Windows Mail bezalako posta-bezeroetatik.

Gure Migrazio Laguntzaile berriak Thunderbird nahi duzun moduan konfiguratzea erraztuko dizu. Eta gure inportazio-tresnek zure posta programa zaharretik mezuak, helbide-liburuak eta ezarpenak Thunderbird 3.1era ekartzen lagunduko dizute.

Ikasi gehiago

Zure posta, zure erara

Pertsonalizatu Thunderbird nahi beste, produktiboago bihurtzeko edo Thunderbird jostagarriago egiteko. Ehundaka gehigarriren artean aukera dezakezu, hala nola Lightning egutegia zure agenda kudeatzeko, edo Personas, Thunderbirden itxura aldatzeko.

Orain gehigarri berriak bilatu eta instalatu ditzakezu gehigarri-kudeatzailearekin.

Ikasi gehiago

Hasiberrientzat errazagoa

Kontuak sortzeko laguntzaile berriaren aurretik, zure IMAP, SMTP, SSL/TLS ezarpenak jakin behar zenituen. Orain jakin behar duzun bakarra zure izena, e-posta helbidea eta pasahitza dira, eta kontu berriak sortzeko laguntzaileak posta ezarpenak zure ordez kudeatuko ditu.

Komunitatearen izpiritua mantenduz, zure posta ezarpenak ezin baditugu osatu, zure ezarpenak partekatu ditzakezu posta hornitzaile bera duten beste erabiltzaileei laguntzeko.

Ikasi gehiago